Politika -

Radio Euskadiko elkarrizketa

'Lehendakaria bakarrik dago merezita irabazi duelako' esan du EAJk

Aurrekontuei dagokienez, Ortuzarrek Bilduren gobernuari gogoratu dio ez duela gehiengo absolutua aurrekontuak aurrera ateratzeko eta horregatik aurkeztu duela osoko zuzenketa Gipuzkoan.

Andoni Ortuzar, Radio Euskadiko elkarrizketan. Argazkia: EITB
Andoni Ortuzar, Radio Euskadiko elkarrizketan. Argazkia: EITB
Lehendakaria PPtik ere urrundu dela esan du Ortuzarrek

00:42

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakaria bere lehentasunezko bazkidetik ere, PPtik, urrundu dela esan du Bizkaiko EAJko presidenteak, Andoni Ortuzarrek, "merezita irabazi duelako".

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean esan du PSE-EEk Eusko Jaurlaritza uzteko presa duena "herrialdea" dela.

Horren harian, lehendakaria "bakarrik dago" Patxi Lopezen gobernuko kide bati ere entzun diola esaten azaldu du. "Azken egunotan lehendakari gisa baino, hautagai sozialista bezala jokatu du", esan du.

Jeltzalearen ustez, horrek herritarrengandik urrundu du, baita bere lehentasunezko bazkidearengandik ere, baina "merezita", azpimarratu du.

BBBko presidenteak gaineratu duenez, popularrek ere euren "zalantzak eta mesfidantza" adierazi dute jada.

Aurrekontuak

EAEko aurrekontuei dagokienez, Ortuzarrek esan du EAJk ez duela osoko zuzenketarik aurkeztu "askoz arduratsuagoa" delako 229 zuzenketa aurkeztea Eusko Jaurlaritzak egindako aurrekontuen "hutsak" zuzentzeko.

Bestalde, EAJk Bizkaiko PPrekin bertako aurrekontuak aurrera ateratzeko lortutako akordioaz ere hitz egin du Ortuzarrek, eta esan du, adostasun hori ez dagoela lotuta Araban, EAJk Javier de Andresen aurrekontuei babesa ematera.

Bi taldeak "negoziatzen " ari direla esan du eta "Araba ez gelditzeko" akordio batera iristeko nahia azaldu du.

Gipuzkoari dagokionez, Ortuzarrek Bilduren gobernuari gogoratu dio ez duela gehiengo absolutua aurrekontuak aurrera ateratzeko eta horregatik aurkeztu duela osoko zuzenketa. Bere iritziz, "Bilduri burura igo zaio Gipuzkoako arrakasta eta ez da konturatzen babesak behar dituela".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea