Politika -
2012rako aurrekontuak
PPk aurrekontuen zuzenketa propioak aurkeztu ditu
Euskadiko PPko idazkari orokorrak esan du euskal sozialistek geroz eta zailago jartzen dietela "Gobernua honi babesa ematea".
Erredakzioa
PPk EAEko 2012rako aurrekontuen proiektuaren zuzenketa propioak aurkeztu ditu eta ez PSE-EErekin batera, legegintzaldi honen aurreko bi alditan egin duen bezala.
EAEko PPko idazkari orokorrak, Iñaki Oyarzabalek, 118 zuzenketa aurkeztu ditu.
"Hauek ez dira PPko aurrekontuak", esan du eta erabaki honekin, bere alderdiak, ez zaizkiela gustatzen argi utzi nahi duela adierazi du. Eusko Jaurlaritzak eta PSE-EEk "murrizketa linealak" aukeratu dituztela esan du, garrantzitsuak diren politikei lehentasuna eman baino. Huateskunde kanpainan PPri murrizketak egitea egotzi dietela esan die Oyarzabalek Eusko Jaurlaritzari eta sozialistei, eta gero, erabakiak hartzeko garaian, "beraiek egiten dituzte murrizketak inongo helburu garbirik gabe".
Oyarzabalek gaineratu du euskal sozialistek "geroz eta zailago jartzen dietela Gobernu honi laguntzea", baina argi utzi du ez dutela Euskadi aurrekonturik gabe utziko, "ezegonkortasun politikoa euskal ekonomiarentzat suizidioa izango lirateke".
Euren helburua "egonkortasun politikoa eta ekonomikoa" mantentzea dela esan du, eta bere alderdiak ez duela osoko zuzenketarik aurreikusten. Hala ere PSE-EEk ez baditu aurkeztutako zuzenketak babesten, "ez da aurrekontuetarako PPren babesik egongo", ohartarazi du.