Politika -

Behin behineko erabakia

Rubalcaba izango da sozialisten buru Kongresuan

Alfredo Perez Rubalcabak erantzungo dio Rajoyri, Marcelino Iglesias Senatuko bozeramaile berriak esan duenez.

Alfredo Perez Rubalcaba Argazkia: Efe
Alfredo Perez Rubalcaba Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kongresuko sozialisten buru Alfredo Perez Rubalcaba izatea erabaki du PSOEko exekutibak. Era honetan, Rubalcabak erantzungo dio Rajoyri inbestidura eztabaidan.

Bestalde, Senatuko bozeramailea, Marcelino Iglesias, sozialisten antolakuntzako idazkaria izango da.

Izendapen hauek behin behinekoak dira, izan ere, Sevillan otsailaren 3tik 5era egingo duten PSOEren Kongresu Federalean erabakiko dute kargu hauek berrtsiko dituzten ala ez.

PSOEko iturriek esan dutenez, erabaki hauek aho batez hartu dira.

Azaroaren 20ko hauteskundeetarko sozialisten programaren koordinatzaileak, Jesús Calderak, idatziko du Kongresu Federaleko txostena. Txostenaren "mamia" hauteskunde programa bera izango dela esan du Marcelino Iglesiasek, eta antolakuntzako idazkari gisa, berak koordinatuko duela gaineratu du.

"Harro"

"Botoa eman diguten zazpi milioi espainiarrak ordezkatzeaz harro" agertu da Rubalcaba Twitter sare sozialean. Horrela, investidura eztabaidan Mariano Rajoy PPko buruzagiari erantzun egingo diola ziurtatu du buruzagi sozialistak.

PSOEko parlamentarien presidentea izatearekin "harro" dagoela argi utzi du mezuan diputatu sozialistak, "beti ere taldeak Zuzendaritzaren proposamena onartzen badu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea