Politika -

Batzarra Estibalitzen

Etxeratek ETAren 'presorik gabeko eszenarioaren alde' egin du

Urteko batzarrak "egungo kartzela-politika pairatzen dugunon arteko harremanak idartzeko" balio izan duela adierazi dute.

Etxeratek Estibalitzen egin du urteroko batzarra. Argazkia: Efe.
Etxeratek Estibalitzen egin du urteroko batzarra. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxerat, ETAko presoen senitartekoen elkartea, "presorik eta erbesteraturik gabeko eszenario" batean lan egitearen alde agertu da. Horrez gain Egin Dezagun Bidea ekimenak urtarrilaren 7an, Bilbon, deitutako martxan izango direla iragarri dute, "Euskal Herriaren historian egindako handienetarikoa" izango dela azpimarratuz.

Era berean, dendei eta tabernei eskatu diete "arratsalde horretan kirol eta kultura-ekitaldiak bertan behera uzteko".

Etxeratek bere XI. urteko batzarra egin du Estibalitzen eta topaketak "egungo kartzela-politika pairatzen dugunon arteko harremanak idartzeko" balio izan duela adierazi dute.

Bilera horretan "konpromiso garbia" azaldu dute "euskal gehiengo politiko, sozial eta sindikalarekin bat egin eta pertsona guztien eskubide guztiak errespetatzen dituen eszenarioa sortzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea