Politika -

Karguan jarraituko du

Gobernuak indultua eman dio Santanderreko kontseilari delegatuari

Otsailean, Gorenak hiru hilabeteko espetxe zigorra ezarri zion Alfredo Saenzi, Baneston zegoenean akusazio faltsua aurkezteagatik.

Alfredo Saenz Banco Santanderreko kontseilari delegatua: EFE
Alfredo Saenz Banco Santanderreko kontseilari delegatua
Alfredo Saenz Banco Santanderreko kontseilari delegatua: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernuak indultua eman dio Alfredo Saenz Banco Santanderreko kontseilari delegaturi eta, beraz, epaia bertan behera geratu da eta karguan jarraitu ahalko du, finantza iturriek jakinarazi dutenez. Izan ere, Gorenak hiru hilabeteko espetxe zigorra ezarri zion, Banestoko presidente zela akusazio faltsuak egiteagatik.

Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Jose Blanco bozeramaileak aitortu egin du gai hori aztertu dutela, baina ez du informazio gehiago eman eta Justizia Ministerioak ohar bat publikatuko duela gaineratu du.

Martxoan Santanderrek azaldu zuenez, Saenzek Gobernuari indultua eskatu ez ezik, Auzitegi Konstituzionalean ere helegitea aurkeztuko zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea