Politika -

Ebazpena

Troitiñoren espetxe-zigorra 2017an iraungiko dela berretsi du Gorenak

Antonio Troitiño ETAko kidea aurreikusita zegoen baino sei urte arinago aske uztea erabaki zuen Auzitegi Nazionalak. Ondoren, erabakia bertan behera utzi zuten eta Troitiñok ihes egin zuen.

Troitiño kartzelatik atera zen egunean. Argazkia: EITB
Troitiño kartzelatik atera zen egunean. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ihes egindako Antonio Troitiño ETAko kideari ezarritako kartzela-zigorra 2017an amaituko dela berretsi du Auzitegi Gorenak, "Parot doktrina" aplikatuta, Auzitegi Nazionalak adostu zuen bezala.

Auzitegi Nazionaleko ebazpenaren aurka eta Troitiñoren defentsaren alde jarritako helegitea bertan behera utzi du Auzitegi Goreneko Zigor Aretoak. Joan den martxoaren 11n Auzitegi Nazionalak 2017an zehaztu zuen Troitiño aske uzteko epe-muga.

Ebazpen honen arabera, "Parot doktrinak" zehazten duenez, pilatutako zigorra-espetxeei kartzelako onurak aplikatu behar zitzaizkion Troitiñori. Ondoren, joan den apirilaren 13an Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoak kondenaren likidazio bat egiteko oniritzia eman zuen. Horren arabera, dagoeneko espetxean egoteak beste delitu batengatik ezarritako behin-behineko espetxealdiko denbora murrizteko balio du.

Horrela, aurreikusita zegoen baino sei urte arinago Troitiño aske uztea erabaki zuen Auzitegi Nazionalak. Ondoren, erabaki hau bertan behera utzi zuten eta Troitiñok ihes egin zuen. Ordutik, ez dakite non dagoen.

Troitiñori 80ko hamarkadan egindako 20 hilketa leporatu eta ondorioz, 2.200 urteko espetxe-zigorra ezarri zizkioten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea