Politika -
Hauteskunde orokorrak
Amaiurrek 3 diputatu eskuratu ditu Gipuzkoan; EAJk, PSEk eta PPk, bana
Sozialistek bi diputatu galdu dituzte, EAJk bat, eta PPk eutsi egin dio 2008ko emaitzari.
Erredakzioa
Amaiurrek irabazi du Gipuzkoan, Espainiako hauteskunde orokorretan, hiru eserleku eskuratuta (botoen % 34,80).
EAJk (% 22,40), PSE-EEk (% 20,96) eta PPk (% 22,40) bana lortu dute.
Horrenbestez, sozialistek bi diputatu galdu dituzte, 2008ko hauteskundeekin alderatuta, EAJk bat eta PPk eutsi egin dio emaitzari.
Ezker Anitzak eta UPyDk botoen % 3,35 eta % 1,52 izan dituzte, baina ez dute ordezkaritza lortu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea