Politika -
Hauteskunde orokorrak
EAJk irabazi du Bizkaian, hiru eserleku lortuta
PSEk eta Amaiurrek bina diputatu eskuratu dituzte, eta PPk, aldiz, bat.
Erredakzioa
EAJ Bizkaiko alderdi bozkatuena izan da hauteskunde orokorretan, hiru eserleku (botoen % 32,63) lortuta, hots, 2008an bezala.
Bere aldetik, PSE-EEk bi diputatu lortu ditu, azken orokorretan baino bi gutxiago, botoen % 21,37rekin.
Amaiurrek ere bi ditu (botoen % 19,21), eta PPk 2008an lortutakoa berretsi du, botoen % 17,70ekin.
Ezker Anitzak eta UPyDk botoen % 3,77 eta % 1,69 eskuratu dituzte, hurrenez hurren, baina ez dute eserlekurik lortu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea