Politika -

Hauteskunde orokorrak

Amaiurrek 6 eserleku lortu ditu Euskadin; EAJk 5, PSEk 4 eta PPk 3

Amaiurrek eta EAJk talde parlamentarioa izango dute Kongresuan.

Iñaki Antiguedad (Amaiur), artxiboko irudi batean. EFE
Emaitzak EAEn: Amaiurrek 6 eserleku lortu ditu, EAJk 5, PSEk 4 eta PPk 3

05:12

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amaiur koalizio abertzaleak (ezker abertzalea, EA, Alternatiba eta Aralar) irabazi ditu ETAren amaieraren osteko lehen hauteskunde orokorrak Euskadin, 6 eserleku lortuta.

Botoen % 100 zenbatuta, EAEren 18 eserlekuak honela banatu dira: Amaiurrek 6 (botoen % 24,12), EAJk 5 (% 27,42), PSE-EEk 4 (% 21,54) eta PPk 3 (% 17,80).

2008ko hauteskunde orokorretan, PSEk 9 diputatu eskuratu zituen, EAJk 6 eta PPk 3. Ezker abertzalea ezin izan zen aurkeztu, legez kanpo baitzegoen.

Honenbestez, Amaiurrek talde parlamentarioa izango du, eta EAJk, eserleku bat galdu badu ere, eutsi egin dio bereari.

Ezker abertzalea 15 urteren ostean itzuliko da Kongresura. 1996ko hauteskunde orokorretan, Herri Batasunak (HB) bi eserleku lortu zituen, baina bi hautagaiek ez zuten karguaren zina egin eta, beraz, ezker abertzaleak ez zuen parte hartu legegintzaldi horretan.

Bestalde, PSE-EE 2008an EAEn indar bozkatuena izatetik 2011n hirugarrena izatera pasatu da, bost diputatu galdu baititu.

Emaitzak lurraldeka

Araban, PPk, PSE-EEk, Amaiurrek eta EAJk diputatu bana eskuratu dute. PP indar bozkatuena izan da, eta sozialistek eserleku bat eta botoen erdiak galdu dituzte.

Bizkaian, EAJk irabazi du, 3 diputatu lortuta. PSE-EEk eta Amaiurrek bina dituzte, eta PPk bat.

Gipuzkoan, Amaiur nagusitu da, hiru eserleku irabazi baititu. PSE-EEk, EAJk eta PPk bana dute.

Euskadiko 18 diputatuak:

BIZKAIA

EAJ: Josu Erkoreka, Aitor Esteban, Pedro AzpiazuPSE-EE: Eduardo Madina, Txiki BenegasAmaiur: Iñaki Antiguedad, Jon IñarrituPP: Leopoldo Barreda

GIPUZKOA

Amaiur: Maite Aristegi, Rafael Larreina, Xabier Mikel ErrekondoEAJ: Arantza TapiaPSE-EE: Odon ElorzaPP: Jose Eugenio Azpiroz

ARABA

PP: Alfonso AlonsoPSE-EE: Ramon JaureguiAmaiur: Iker UrbinaEAJ: Emilio Olabarria

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea