Politika -
Hiru tarta bota zizkioten
Barcinaren erasotzaileei 4-6 urteko espetxe-zigorra egotzi diete
Pedraz epaileak fidantzarik gabe aske utzi ditu Ibon Garcia Garrido, Julio Martin Villanueva eta Gorka Ovejero. Auzipetuek Nafarroako presidenteari tarta batzuk bota zizkioten Toulousen.
Erredakzioa
Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak asteroko agerraldiak ezarri dizkie hiru akusatuei, Toulousen izandako ekitaldi batean Yolanda Barcina Nafarroako presidenteari tarta batzuk botatzeagatik. Pedrazek lau eta sei urte bitarteko espetxe-zigorreko delitu bat leporatu die eta fidantzarik gabe aske utzi ditu.
Blanca Rodriguez fiskalak eskatuta, hartu du magistratuak erabaki hau. Gainera, lurralde nazionala uztea debekatu eta pasaportea kendu diete.
Honekin batera, sei eta 12 hilabeteen arteko isuna bat leporatu die Ibon Garcia Garrido (32 urte), Julio Martin Villanueva (5 urte) eta Gorka Ovejero Gamboa (38 urte) auzipetuei, Barcina "Autonomia Erkidego baten Gobernu Kontseiluko kidea delako".
Halaber, Ovejero Gamboa Arruazuko (Nafarroa) alkatea den heinean, litekeena da hura larrigarri bat izatea eta hori dela eta, baliteke fiskalak 9 urteko espetxe-zigorra eskatzea.
Pedrazek ebatzi duenez, hiru auzipetuak "Mugitu!" Abiadura Handiko Trenaren eraikuntzaren aurkako plataformako kideak dira eta erasoa egin zuten "hirurak ados jarri ostean eta Nafarroako arduradun politikoak azpiegitura honen alde egin dituen esfortsuak eskertzeko asmoz". Pedrazek azpimarratu duenez, "kargu berria hartuta, ongi etorria emateko era dotorea izan da".
Gonzalo Boyle akusatuen abokatuak azaldu duenez, auzipetuek ez dute deklaratu nahi izan bi faltengatik ikerketa bat abian delako Frantzian. Gainera, "neurri legalak ikertzen" ari direla iragarri du, Nafarroako Gobernuak "auzipetuak ezker abertzalearekin eta ETArekin lotu dituelako". Boyleren esanetan, akusazio hauek "gezurrezkoak eta iraingarriak dira".
Auzitegi Nazionaleko inguruan auzipetuei elkartasuna adierazteko hamarna lagun bildu dira eta zeramatzaten karteletan "Ez dago horrenbeste aurpegirentzat nahikoa tarta" eta "Desobedientzia zibila ez da delitua, delitua AHT da" leloak izan dira irakurgai.
Barcinak "justizia" eskatu du
Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak Auzitegi Nazionalean "justizia" egitea espero du. "Epaiketa batetik justizia lortzea espero ohi da eta eraso honen aurrean, gaur Auzitegi Nazionalak justizia egitea espero dut", adierazi die Barcinak kazetariei Iruñako Bare Ureztatuei eta Energia Berriztagarriei buruzko I Kongresuaren hasiera-ekitaldian.
Atxilotuak Abiadura Handiko Trenaren (AHT) eraikuntzaren kontrako plataformako kideak dira eta Auzitegi Nazionalak delitu hura epaitzeko eskumena du lurralde nazionaletik kanpo eta herritar espainiar baten aurka egindako delituak direlakoG
Gorka Ovejero Gamboak (38 urte) eta Ibon Garcia Garridok (32 urte) ordu gutxi batzuk eman zituzten espetxean. Hirugarrena, berriz, Julio Villanueva (53 urtekoa) joan den urriaren 29an utzi zuten aske.