Politika -

Euroagindua

Frantziak Josu Esparza espainiaratzea agindu du

Ekineko ustezko kidea ihes eginda dago. Terrorismoa goratzea egotzita epaitu nahi du Auzitegi Nazionalak.

Bi agente, Josu Esparza atxilotu zuten egunean
Bi agente, Josu Esparza atxilotu zuten egunean

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Paueko Apelazio Auzitegiak Josu Esparza Iraizoz Ekineko ustezko kidea espainiaratzea agindu du. Une honetan, baina, desagertuta dago.

Espainiako Auzitegi Nazionalak euroagindua izapidetu zuen, terrorismoa goratzea egotzita.

Orain, Frantziak agindua eman du, ez baititu bete urrian Justiziak ezarritako baldintzak. Horrenbestez, bertan behera utzi dute hilabete horretan agindutako askatasun behatua.

Izan ere, Auzitegiaren iturriek azaldu dutenez, Esparzak ez du bete astean bitan Baionako komisariara joateko agindua.

Josu Esparza urrian atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Baionan. Une horretan, Justiziak behatutako askatasuna egoeran zegoen, Espainiako Justiziak eskatutako beste euroagindu baten inguruko erabakiaren zain.

Lehen euroagindu horretan, Ekineko kide izatea egotzita epaitu nahi zuen Auzitegi Nazionalak.

Oraingo erabakiaren ondorioz, baina, ez dute berehala entregatuko, Esparzak helegitea aurkez bailezake.

Hala egingo balu, prozesua aste batzuk edota hilabete oso bat atzeratuko litzateke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea