Politika -

Auzitegi Nazionala

Angela Murillok 'Txapote'ri: 'Gainera barre egiten dute kabroi hauek'

Epaileak ezin izan du isilik geratu Jose Javier Mugicaren alargunaren azalpenen ondoren eta auzipetuen jarrera kritikatu du: "...gainera barre egiten dute kabori hauek".

Txapote eta ETAko beste hiru ustezko kideren kontrako epaiketa. Argazkia: EITB
Murillok Txapoteri: 'Gainera barre egiten dute kabroi hauek'

01:03

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
Txapote

Murillo ez da ohartu mikrofonoa irekita zegoela eta adierazpen horiek egin ditu Adoracion Zubeldia Mugicaren alargunaren lekukotza entzun eta auzipetuen jarrera ikusi ondoren.

Bestalde, auzipetuek uko egin diote epaiketan parte hartzeari eta eserita egoteari, nahiz eta Murillok horixe egin zezatela eskatu.

Txapote eta "Argala" taldeko bi ustezko kide (Oscar Zelarain eta Andoni Otegi) eserita geratu dira epaitegiaren aurrean epaileak zutik jartzeko eskatutakoan, eta uko egin diote akusazioaren galderei erantzuteari: "Ez dut epaiketa honetan parte hartuko".

Juan Carlos Besance auzipetua izan da galderei erantzun dien bakarra, baina defentsak egindako galderei bakarrik erantzun die. 2010ean Jose Javier Mugica UPNko zinegotziaren hilketan parte hartu zuela aitortu zuenean Guardia Zibilaren torturengatik izan zela azpimarratu du.

Azaldu duenez, lehenengo egunean "poltsa jarri zidaten behin eta berriz" eta hurrengo egunetan berdin jarraitu zuten "poltsa erabiliz eta flexioak eginaraziz". "Beldurragatik" tortura salaketarik ez zuela jarri argitu du.

Carlos Bautista fiskalaren arabera, "Argala" taldea osatzen zuten hiru kidek Txapoteren aginduz hil zuten Mugica.

Uztailaren 14an hil zuten zinegotzi unionista lapa-bonba batez. 09:45ean lehertu zen bonba, zinegotziak autoa piztu zuenean.

ETAk bere gain hartu zuen atentatua 2001eko uztailaren 26an Gara egunkarira bidalitako agiri batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea