Politika -
Gürtel auzia
Camps presidente ohia epaitzeko epaimahaikideak hautatu dituzte
Hogei gizonezkok eta 16 emakumezkok osatuko dute epaimahaia. Abenduaren 12an abiatuko da epaiketa. Generalitateko presidente ohiari funtzionario-eroskeria delitua leporatu diote.
Erredakzioa
Datorren abenduaren 12tik aurrera Francisco Camps Generalitateko presidente ohia eta Ricardo Costa PPCV idazkari nagusi ohia funtzionario-eroskeria delituagatik epaitzeko epaimahaiaren kide izateko 20 gizonezko eta 16 emakumezko hautatu dituzte asteazken honetan zozketa baten bitartez.
Zozketa Valentziako Justizia Hiriako epaimahaikideen gela batean izan da. Loteria-ontzi batetik zenbaki bat atera dute eta hortik abiatuta, 36 hautagaia aukeratu dituzte. Hauen izen-abizenak ez dituzte jakitera eman. Hautagaiek galdeketa bat jasoko dute eta epaiketan izatea galarazten dieten gaixotasunen ala bateraezintasunen bat izanez gero, bertan azaldu beharko dute. Guztira, 11 lagun aukeratu dituzte, bederatzi izango dira zuzenean epaiketan eta beste bi ordezkoak izango dira.
Datorren abenduaren 12tik, "jantzien auziaren" barnean, Camps eta Costa epaituko dute. Campsi funtzionario-eroskeria pasiboa delitua egotzi diote. Antza denez, gutxienez, 12 janzki, lau jaka, zapatak eta lau gorbata jaso zituen (guztira, 14.021 eurokoak).