Politika -
2010ean zigortu zituzten
Segiko 15 kideri ezarritako zigorra bertan behera utzi du Gorenak
Sei urteko espetxe-zigorra ezarri zieten, eta Auzitegi Gorenak 15 auzipetuen helegiteak onartzea eta epai berria Auzitegi Nazionalaren esku uztea erabaki du.
Erredakzioa
Auzitegi Nazionalak, ETAko kide izatea egotzita, Segiko 15 kideri ezarritako espetxe-zigorra bertan behera uztea erabaki du Auzitegi Gorenak. Epaiaren arabera, defentsak eskatutako frogak jaso behar zituen ebazpenak, baina ez zaie aipamenik egiten.
Auzitegi Nazionalak Ekaitz de Ibero, Pello Maria Lamarca, Mikel Arretxe, Unai Perez, Egoi Alberdi, Oier Lorente, Adur Fernandez, Aitor Olaizola, Asier Mariezkurrena, Imanol Ander Vicente, Nahikari Otaegi, Urko Picaza, Beñat Apalategi, Igor Alvarez eta Ekaitz Ezkerra zigortu zituen 2010eko urrian, talde armatuko kide izatea egotzita.
Halaber, Auzitegi Gorenak 15 auzipetuen helegiteak onartzea eta "legearen araberako" epai berria Auzitegi Nazionalaren esku uztea erabaki du.