Politika -

ETAren adierazpena

Zapatero eta Urkullu asteazkenean bilduko dira, Moncloa Jauregian

ETAk jarduera armatua amaitu duela iragarri eta sei egunera bilduko dira Gobernuko presidentea eta jeltzaleen burua Madrilen.

Jose Luis Rodriguez Zapatero, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Jose Luis Rodriguez Zapatero, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Jose Luis Rodriguez Zapatero, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidentea eta Iñigo Urkullu jeltzaleen burua datorren asteazkenean bilduko dira Moncloa Jauregian, ETAk jarduera armatua amaitu duela iragarri eta sei egunera.

Bilera goizeko 10:00etan izango da Moncloa Jauregian.

Patxi Lopez lehendakaria, hain zuzen, Iñigo Urkullu EAJko presidentearekin bildu da ETAren jarduera armatuaren amaieraren osteko egoera aztertzeko alderdiekin egingo duen bilera sortari hasiera emanez.

Bileraren ostean, Urkulluk alderdien legea indargabetzea eta espetxe politika malgutzea proposatu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea