Politika -

ETAren adierazpena

Ares: 'Ez da, inondik inora, ETAko presoentzako amnistiarik egongo'

Hala ere, Herrizaingo sailburuak iragarri duenez, "indar politiko gehienen artean adostutako presoak apurka hurbiltzen joateko politika bat egongo da".

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua, artxiboko irudian. argazkia: Efe
Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua, artxiboko irudian.
Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua, artxiboko irudian. argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak baieztatu duenez, espetxeetako politika "zuhurtziaz eta erantzukizunez" aplikatuko du eta "ez da, inondik inora ere, ETAko presoentzat amnistiarik ezta kolektibo osorako irtenbide bakarra egongo". Hori dela eta, presoek "itxaropen faltsuak" izan ez ditzaten "iruzur egiteari" uztea eskatu du.

Punto Radio irrati katean eskainitako elkarrizketa batean egin ditu adierazpen hauek Herrizaingo sailburuak, eta “uneoro zuhurtziaz eta arduraz”jokatuko dutela berretsi du.

“Presoen hurbilketan politika progresiboa egongo da”, esan du sailburuak, “indar politiko gehienen laguntza izatea espero dut”, eta ETAko presoentzat “inolaz ere ez da amnistiarik egongo”, gaineratu du.

“Ez dago inolako aukerarik gure legedian”, eta presoek “espetxe legedia hartu beharko dute, ezartzen duen ibilbidearekin bat egin eta zigorra bete ahala, onurak izango dituzte”, baina ere guztietan “bakarkako neurriekin, irteera kolektiborik ez da egongo”.

"Etorkizunera begira"

Halaber, Herrizaingo sailburuak batasunerako deia egin du "elkarbizitza eraikitzeko" eta "etorkizunera begiratzeko". Era berean, Herrizaingo sailburuak uste du "eskuzabal" jokatu behar dela "demokrazian sartu nahi dutenak integratzeko", baina hori "memoria galdu gabe" egin behar dela iritzi dio.

Horren harira, orain "lehentasuna elkarbizitza egonkortzeak" duela azpimarratu du, "zauri asko baitaude". Horretarako, etorkizuna "denon artean" eraiki behar dela esan du, baina "bakoitzak iraganeko ardurak bere gain" hartu behar dituela argi utziz. "Ez daude egoera berdinean erakunde terrorista batean egon eta hilketak egin zituena, eta hil zuten biktima bat", gaineratu du.

Hori horrela, sailburuak uste du "eskuzabal" jokatu behar dela "demokrazian sartu nahi dutenak integratzeko", baina hori "memoria galdu gabe" egin behar dela iritzi dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea