Politika -
Gotzain-batzarra
ETAren 'borondatea' txalotu dute Espainiako gotzainek
"Atzoko adierazpena erakunde terroristaren desagerpenarekin berretsi" behar dela esan dute Espainiako gotzainek.
Erredakzioa
ETAren "borondatea" txalotu dute Espainiako gotzainek, Juan Antonio Martinez Camino Espainiako Gotzain-batzarreko bozeramaileak azaldu duenez.
Hala ere, "atzoko adierazpena erakunde terroristaren desagerpenarekin berretsi" behar dela esan dute Espainiako gotzainek.
Gotzainek "ETAren testuen balorazio moralik edo politikorik sekula egin ez" dutela gogorarazi du Martinez Caminok, "eta ez dute orain egingo". Hala ere, biktimei, biktima horien senide eta lagunei eta indarkeria pairatu duten guztiei "elkartasuna eta errespetua" adierazi diete gotzainek.
ETAren adierazpena mintzagai izan du Vatikanoak. Komunikatua "40 urteko eraso terroristen eta 825 hildakoen ostean" heldu dela azpimarratu du Vatikanoak 'L'Osservatore Romano' egunkarian.