Politika -

ETAren komunikatua

Sarkozy: 'Frantziak Espainia babesten jarraituko du bakea bermatzeko'

Frantziako Estatuko buruak Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidentea zoriondu du, baita beste autoritateak ere, “garaipenagatik”·.

Nikolas Sarkozy Frantziako presidentea. Argazkia: EFE
Nikolas Sarkozy Frantziako presidentea. Argazkia: EFE
Nikolas Sarkozy Frantziako presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak ostiraln honetan adierazi duenez, Frantziak Espainia babesten jarraituko du Euskadin bakea bermatzeko. Halaber, "indarkeriaren gaineko demokraziaren garaipenatzat" hartu du ETAren adierazpena.

Frantziako Estatuko buruak Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidentea zoriondu du, baita beste autoritateak eta Espainiako gizartea ere, “garaipenagatik”·.

Sarkozyk omenaldia egin nahi izan die, indarkeriaren lau hamarkada hauetan izan diren biktima guztiei.

Frantziako Presidentetzak esan du Sarkozy beti konprometitu dela Espainiako autoritateekin, terrorismoaren kontrako borrokan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea