Politika -

Erreakzioak: Ezker Abertzalea

Ezker abertzaleak ohartarazi du 'gatazka' ez dela amaitu

Elkarrizketak abiarazteko deia egin du, "Euskal Herriaren eta erabakitzeko eskubidearen aitortza" barne hartuko duen "akordio demokratikoa" lortzeko.

Rufi Etxeberria ezker abertzaleko kidea, gaur. Argazkia: EITB
Rufi Etxeberria ezker abertzaleko kidea, gaur.
ETAren komunikatua: Ezker abertzalearen adierazpen osoa

06:43

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker abertzaleak ohartarazi du ETAk jarduera armatua uzteko hartutako "erabaki historikoa" ez dela "gatazka politikoaren amaiera". Hori horrela, elkarrizketak abiarazteko deia egin du, "Euskal Herriaren eta erabakitzeko eskubidearen aitortza" barne hartuko duen "akordio demokratikoa" lortzeko.

Rufi Etxeberria eta Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko kideek azaldu dutenez, ETAren erabakia "historikoa" da eta "mugarria" izango da euskal politikagintzan.

Bozeramaile abertzaleek prentsaurrekoa eman dute Donostian Tasio Erkizia, Joseba Permach, Juan Jose Petrikorena, Eugenio Etxebeste, Iñaki Olalde, Jone Goirizelaia eta beste buruzagi historiko batzuk alboan zituztela.

Ezker abertzaleak ETAren erabakiari "arduraz" eta "berandu baino lehen" erantzuteko eskatu die Espainiako eta Frantziako gobernuei.

Izan ere, ETAk Bake Konferentziari eta "Gernikako Akordioaren ondoren euskal gizarteak eskatu duenari" eman dion erantzuna "erabatekoa" izan dela iritzi diote.

Ezker abertzalearen arabera, ETAren iragarpenaren ondoren "Espainiako eta Frantziako Gobernuek gatazkaren ondorioei aurre egingo dieten neurriak" hartu behar dituzte.

Dena dela, ETAren erabakia ez dela "gatazka politikoaren amaiera" azpimarratu dute, "irtenbide politikoak behar baitira" eta horren oinarrian Frantziako eta Espainiako estatuen jarrera omen dago, "Euskal Herria eta bere erabakitzeko eskubidea ukatzen" dutelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea