Politika -

Erreakzioa:Espainiako Gobernua

Jaureguik ohartarazi du Zigor Kodea aplikatzen jarraituko dutela

Presidentzia ministroak uste du ETAren desegite prozesua "korapilatsua" izango dela.

Ramon Jauregui Presidentzia ministroa, artxiboko irudian. Argazkia: EITB
Ramon Jauregui Presidentzia ministroa, artxiboko irudian.
Ramon Jauregui Presidentzia ministroa, artxiboko irudian. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ramon Jauregui Presidentzia ministroak oharra igorri die presoei: Zigor Kodea aplikatzen jarraituko dutela ETAren erabakiaren ondoren ere. Bestalde, ETAren desegite prozesua "korapilatsua" izango dela azpimarratu du.

Telecincon egin dioten elkarrizketa batean, Jauregui pozik agertu da ETAk emandako pausoarekin, izan ere, erabakia "alde bakarrekoa" izan da eta horrek "sinesgarritasuna" ematen dio indarkeria behin betiko uzteko erabakiari.

Ministroaren esanetan, "demokraziaren garaipena izan da" hein handi batean, zeren "ez da baldintzarik jarri eta ez da inolako preziorik ordaindu".

Jaureguik Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidentearen eta Mariano Rajoy oposizioko buruaren hitzak izan ditu hizpide, eta azpimarratu du alderdi politikoak "batuta" agertu direla erabakiaren inguruan egin duten "diagnosian".

Jaureguirentzat PPko presidentearen hitzek "seriotasuna" eta "sinesgarritasuna" ematen diote prozesuari, jarrera horrekin "etorkizunarekiko konpromisoa" erakusten duelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea