Politika -
ETAren adierazpena
Maixabel Lasak ETAren erabakiaren inguruko adierazpena egingo du
Eusko Jaurlaritzaren Biktimen Arretarako Bulegoko zuzendariak ETAren erabakiaren inguruko adierazpena egingo du Legebiltzarrean eta ondoren lore-eskaintza egingo dute biktimen eskulturan.
Erredakzioa
Maixabel Lasa Jaurlaritzako Biktimen Arretarako Bulegoko zuzendariak adierazpen bat irakurriko du Legebiltzarrean, ETAk indarkeria utzi eta biharamunean.
Jaurlaritzatik adierazi dutenez, adierazpena goizeko hamaiketan egingo du aurreikusita zegoen Terrorismoaren Biktimen inguruko txostenaren baitan egingo duen agerraldian.
Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordearen erabakiz, 11:30ean lore-eskaintza egingo da terrorismoaren biktimen eskulturan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea