Politika -
Erreakzioak: Biktimak
Biktimek huts egin dietela sentitu dute ETA desegin ez delako
ETAren komunikatua "iruzurra" dela esan dute terrorismoaren biktimen elkarteek, izan ere, erakundeak armak entregatzea eta desegitea iragartzea espero zuten.
Erredakzioa
Terrorismoaren biktimen elkarte nagusiek jarduera armatua behin betiko utziko duela esaten duen ETAren komunikatua "iruzurtzat" jo dute, taldea desegin egingo zela eta armak utziko zituztela espero zutelako.
Angeles Pedraza Terrorismoaren Biktimen Elkarteko (AVT) presidenteak esan du komunikatua "orain arte gauza bera" dela, eta ETAren hizkeraren pauso bat gehiago dela gaineratu du. Halaber, terroristek "gatazka" eta "elkarrizketa" berriro aipatzeko beste aukera bat izan da.
Cristian Matia Euskadiko Terrorismoaren Biktimen Kolektiboko (Covite) bozeramaileak azaldu duenez, gaur bezalako komunikatuek "ez dute ezertarako balio", izan ere, "berriro gogoeta egin" eta hiltzen jarrai dezakete.
Matiaren hitzetan, terrorismoaren biktimek ez dute "horrelako komunikaturik" espero, "benetan" nahi dutena eta "noizbait" terroristengan konfiantza izatera bultza ditzakeena "armak entregatzea" delako. "Bete behar dituzten zigorrak betetzeko Justiziaren esku geratu behar" direla erantsi du.
Voces Contra el Terrorismoren ustez, "ez da batere sinesgarria" taldea ez baitu desegin egingo dela iragarri, estrategia aldatuko duela baizik.
Daniel Portero Dignidad y Justicia elkarteko presidenteak azaldu duenez, ETAren komunikatua "iruzurra" dela esan du, haren ustez, benetan adierazi behar izango luketena euren desegitea delako eta ez jarduera armatua behin betiko utzi dutela, eta ez dute egin "hori adierazi dutenek ez dutelako euren burua entregatu eta erbestean daudelako".
Rosa Lluch, Ernest Lluch ETAk hildako ministro ohi sozialistaren alaba, "pozik eta hunkituta" azaldu da.
Carlos Saenz Tejada ETAren azken biktimaren aitak komunikatua "txorakeria" dela esan du. Guardia zibila Diego Salva Lezaun lankidearekin batera hil zuen ETAk 2009ko uztailaren 30ean.
Jose Antonio Saenz de Tejada adierazi duenez, komunikatua Donostian duela pare bat egun egindako "konferentzia edo akelarrearen kopia-pega" bat izan da eta hauteskunde-kanpainaren testuinguruan kokatu du.
Irene Villak hankak galdu zituen ETAren bonba batek eztanda egin ostean. Komunikatua beste pauso bat dela esan du Villak, baina ez dela fidatzen gaineratu du.
32 urteko Villaren hitzetan, "askok sofritutakoa sekula beste inork bizi behar izana desiratzen dugu, autoaren azpian lehergailu bat edo aitarik gabe izartu behar izana, alegia".
Bestalde, erakunde terroristaren komunikatua "patetikoa" dela adierazi du Francisco Tomas y Valiente Auzitegi Konstituzionaleko presidente ohiaren seme batek. Tomas y Valiente 1996an hil zuen ETAk.
Terroristen eta indarkeriaren "porrota" dela adierazi du Tomas y Valienteren semeak. Espainiar guztiek eta demokraziak garaipena lortu dutela ulertu du biktimaren senideak.