Politika -
ETAren adierazpena
Zapatero: 'Demokraziak ez du terrorismorik izango, baina bai memoria'
ETAren azken komunikatuaren berri izan eta ordubete geroago, Euskadiko eta Espainiako alderdi politikoen arteko batasuna "erabakigarria" izan dela adierazi du Zapaterok.
Erredakzioa
ETAren adierazpenari buruz hitz egiteko agerraldia egin du Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteak Moncloa Jauregian. "Gure demokraziak ez du terrorismorik izango, baina bai, ordea, memoria", adierazi du Zapaterok erakunde terroristak utzitako biktimei erreferentzia eginez.
Zuzenbidezko Estatuaren garaipenaMoncloa Jauregian egindako adierazpenean, ETAren biktimak gogorarazi ditu Zapaterok. Gobernu demokratiko guztiek terrorismoa bukatzeko izan duten erabakitasuna azpimarratu du agintariak. Era berean, Segurtasun Indarren eta Justiziaren lana eskertu du Zapaterok, baita nazioarteko laguntza ere, Frantziak emandakoa bereziki.
Indarkeriaren amaiera Zuzenbidezko Estatuaren eta gizartearen "sendotasunaren eta irmotasunaren" meritua da, Zapateroren ahotan. Azaroaren 20ko hauteskundeetatik aterako diren Parlamentuak eta Gobernuak aro berria kudeatu beharko dutela esan du buruzagiak, Espainiako eta EAEko alderdi politikoen arteko batasuna mantenduz.
"Demokraziak, Legeak eta arrazoiak irabazi dutelako" pozik agertu Zapatero.
Agerraldiak egin aurretik, Rajoyk eta Zapaterok solasaldia egin dute, ETAren adierazpenaren inguruan hitz egiteko.