Politika -

Auzitegi Nazionala

Txapotek uko egin dio deklaratzeari, Buesaren hilketaren epaiketan

Fiskaltzak 105 urteko kartzela-zigorra eskatu du ETAko buruzagi militar ohiaren kontra 2000. urtean PSE-EEren bozeramailearen aurka egindako atentatuagatik.

Javier Garcia Gaztelu, Txapote, ETAko buruzagi militar ohia. Argazkia: EFE
'Txapote' epaitu dute, Buesaren hilketa agintzea leporatuta

00:41

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak 105 urteko kartzela-zigorra eskatu du gaur Francisco Javier Garcia Gaztelu, Txapote, ETAko buruzagi militar ohiaren kontra Fernando Buesa PSEren Legebiltzarreko bozeramailearen eta haren bizkartzainaren hilketak agintzea leporatuta.

Txapotek uko egin dio epaiketan deklaratzeari, ez dio zilegitasunik aitortu Auzitegiari.

Diego Ugarte, Asier Carrera eta Luis Mariñelarena, Fernando Buesaren eta bere bizkartzainaren hilketagatik kondenatutako ETAko kideek, lekuko gisa deklaratu dute Auzitegi Nazionalean, Txapoteren kontra izan den epaiketan. Bertan, ETAk 1998an iragarritako su-eten garaian, "etorkizun batean su-etena apurtuz gero, balizko objetiboen inguruko informazioa jaso" zutela aitortu dute.

Daniel Campos fiskalaren arabera, "Txapotek" komandoen buru zen heinean, Buesaren eta Jorge Diezen kontrako atentatua agindu zuen 1999an su-etena bertan behera utzi eta Euskadiko Alderdi Sozialistako ordezkarien kontra hasitako kanpainan.

Daniel Campos fiskalaren arabera, Txapote 'Ituren' taldeko kideekin bildu zen eta Buesa hiltzeko agindu zien. 105 urteko kartzela-zigorra eskatu du, eta Buesaren eta bizkartzainaren seme-alabei 500.000 euroko indemnizazioa.

Hori horrela, ETAko kideak hiru aldiz saiatu omen ziren Buesa hiltzen, baina ezin izan zuten hainbat arrazoi medio. 2000. urteko otsailaren 22an, Buesa PSE-EEren egoitzara zihoala, Arabako EHUren kanpusean, ETAko kideek auto bat aparkatu zuten gero jarriko zuten furgonetarentzat tokia gordetzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea