Politika -
Donostiako Bake Konferentzia
Lehendakaria: 'Eguiguren oker dago, bakea uste osoz bilatu behar da'
Patxi Lopezek azpimarratu duenez, "bakea ez da hauteskunde etekinengatik bilatu behar". Gainera, Exekutiboaren kudeaketa defendatu du, "ez gara besterik gabe honaino iritsi".
Redacción
Patxi Lopez lehendakariak baieztatu duenez, Jesus Eguiguren PSEko presidentea "oker dago". Eguigurenek zorrotz salatu zuen lehendakaria terrorismoaren amaieran "buruzagi" ez izateagatik. Patxi Lopezen aburuz, "bakea uste osoz bilatu behar da eta ez hauteskunde etekinak bilatzeagatik". Lehendakariak bere kudeaketa defendatu du, "ez gara besterik gabe honaino iritsi".
Washingtonen egin ditu adierazpenak Patxi Lopez lehendakariak, Jose Manuel Insulza Amerikako Estatuen Erakundeko idazkari nagusiarekinelkarrizketa bat izan eta gero.
Lehendakariak goizeko lehen orduan ezagutu ditu Eguigurenen hitzak eta alderdikide sozialistarekin bat ez datorrela argi uzteko prentsaurrekoa eman du.
Eguigurenekin ez dagoela ados azaldu du Euskadin bakea eta askatasuna lortzeko ahal duen guztia egin duelako. "Bide horretan lan egitea izan da beti obsesioa, ez dut uste Jesus Eguigurenek bakea eta askatasuna konferentzia batean lortzen direla pentsatzen duenik, aldi berri hau irekitzea lortzeko urte askotako eta esfortzu, sakrifizio eta sufrimentu handiko lana izan da", azaldu du Patxi Lopezek.
"Bistakoa da aintzindari izateko aukera galdu dugula eta errekonozimendua beste batzuek daramatela dioenean ere erratu egin dela. Bakea ekartzea ezin da botoak lortzeko edota hauteskundeetara begira babesa lortzeko egiten den esfortzua izan, bakea eta askatasuna uste osoz bilatu behar dira eta hori da beti egin duguna", erantsi du.
Azken bi urteak indarkeria terroristarik gabekoak izan dira Euskadin eta gainera, ezker abertzaleak indarkeria bertan behera utzi nahi duela erakutsi du. Egungo eszenatokia ez dela "bera bakarrik etorri" azpimarratu du lehendakariak, "irmotasun demokratikoaren eta Zuzenbidezko Estatuaren ondorioa dira. Eta horrek ETA egun dagoen lekura eraman gaitu".
"Hori dela eta", gaineratu du, "ez dezagun gauzak nahastu, sozialistak beti kiskali gara bakearen alde".
"Guk Eguiguren beti babestu dugu", nabarmendu du Patxi Lopezek.