Politika -

Bake Konferentzia

Aieteko Adierazpenak ETAri desegitea ez eskatzea deitoratu du EAEANk

Juan Luis Ibarra Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak esan du Aieteko Adierazpenaren edukia ez dela espero zuena.

Juan Luis Ibarra EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea. EFE
Juan Luis Ibarra EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea. EFE
Juan Luis Ibarra EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Luis Ibarra Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak esan duenez, Aieteko Adierazpena ez da "espero" zuena, ez baitio ETAri "desegitea" eskatzen.

Eusko Legebiltzarreko korridoreetan komunikabideei egin dizkien adiearazpenetan, Donostian terrorismoaren amaierari buruzko konferentzian zabaldutako testua aztertu du Ibarrak.

Aipatutako dokumentuaren lehenengo puntuan, "ETAri jarduera armatuaren behin betiko amaiera iragartzen duen adierazpen publikoa egiteko" eskatzen zaio, eta "soilik gatazkaren ondorioez aritzeko Espainiako eta Frantziako gobernuei elkarrizketarako deia egiteko".

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak zehaztu duenez, horri buruz "egunkari irakurle bezala" bakarrik eman dezake iritzia, berak ez baitzuen foroan parte hartu, ezta adierazpena idazten lagundu ere.

Halaber, konferentzia horrek eta Euskal Herrian askatasuna bilatzearekin zerikusia duen edozeinek ETA talde terroristaren desegitea eskatu izana gustatuko litzaiokeela gaineratu du.

"Nik dakidala, adierazpenak ez dio ETAri desegitea eskatzen; beraz, bakarrik esan dezaket ez dela hori nik egingo nukeena, ezta nik espero nuena", azaldu du. Dena den, epaileak ez diren "beste era bateko agintari batzuk", bere ustez, "arrazoi oso serioak izango dituzte seguru beste era batean pentsatzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea