Politika -
Gürtel Auzia
Camps eta Costa abenduaren 12an epaituko dituzte, Valentzian
Generalitatearen presidente ohiari eta Valentziako PPren idazkari ohiari funtzionario-eroskeria leporatu diote, Gürtel sarearen opariak onartzeagatik.
Erredakzioa
Francisco Camps Generalitatearen presidente ohiaren eta Ricardo Costa Valentziako PPren idazkari ohiaren epaiketa abenduaren 12an hasiko da, Valentziako Justizia Auzitegi Goreneko epaitegi batean. Bi pertsona horiei funtzionario-eroskeria leporatu diete, Gürtel sarearen opariak onartzeagatik.
Juan Climent epaimahaiko presende magistratuak data hori aste honetan ezagutzera emandako auto batean ezarri du.
Magistrauak azaldu duenez, Campsek hamabi traje, lau jaka, lau zapata pare eta lau gorbata jaso zituen, guztira 14.021 eurotan baloratuta. Sarearen erantzuleek lortu eta ordaindu zituzten.
Francisco Correak kontrolatutako sareari dagozkien elkarteek "ordainketa hauek onartzearen helburua" oparien bidez, "oparia egindako pertsonen mesedeak" lortu nahi izatea zen.