Politika -

Donostiako Konferentzia

PSEk Bake Konferentziaren lehenengo puntua soilik onartzen du

PSEren Arabako presidenteak esan du "eurena" terrorismoaren "behin betiko amaiera" eskatzen den lehenengo puntua soilik egin dezaketela , nahiz eta "irmotasun" gehiago faltan bota bertan.

Txarli Prietoren artxiboko irudi bat. Argazkia: EFE
Txarli Prietoren artxiboko irudi bat. Argazkia: EFE
Txarli Prietoren artxiboko irudi bat. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txarli Prieto Arabako PSEko presidenteak astearte honetan azaldu duenez, "drama" bat da ezker abertzaleak 34 urte tardatu izana ETAren behin betiko amaiera eskatzeko, baita nazioarteko bitarterkoek eskatutakoan egin dutela ere, eta ez euskal gizarteak eskatutakoan, gaineratu du.

Halaber, euskal sozialistek "eurena" terrorismoaren "behin betiko amaiera" eskatzen den Donostian egindako Nazioarteko Bake konferentziaren deklarazioaren lehenengo puntua soilik egin dezaketela nabarmendu du, nahiz eta "irmotasun" eta "zehaztasun" gehiago faltan bota bertan.

Prietok PSEren izenean azaldu duenez, euskal gizarteak eskatutakoan indarkeriaren amaiera eskatu izango balute ETAk eragindako biktimak ekidin zitezkeen. "Berandu iritsi dira, baina betiere ona da batzea eta ETAren amaiera hautematen denean egitea hori, eta batasun eta sendotasun demokratikoak irabazi duela erakusten ari gara", adierazi du Prietok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea