Politika -

Donostiako Konferentzia

Jaurlaritzak ez du "mugimendurik" egingo Konferentziaren ostean

Idoia Mendia bozeramaileak gogorarazi du Gasteizko Gobernuak lehendakariaren "ibilbide orria" jarraituko duela.

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, gaur. Argazkia: EITB
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, gaur.
Mendia: 'ETAren teilatuan dago pilota eta zeozer esan beharko dute'

00:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi du Gasteizko Gobernuak ez duela aurrez ikusten 'mugimenduak egitea' atzoko Bake Konferentziaren ostean, lehendakariak proposatutako 'ibilbide orria' jarraituko baitute.

Gobernu bileraren ostean egindako prentsaurrekoan, Mendiak esan du adierazpenaren lehen puntua (ETAri indarkeriaren amaiera iragartzea exijitzen diona) "positiboa" dela, eta berretsi du erakunde terroristak indarkeria uzten badu, "beste esparru batzuetan" aurrera egin ahal izango dela.

Nazioarteko egiaztatzaileei dagokienez, bozeramaileak esan du Jaurlaritzak ez diela deitu, eta "benetako egiaztatzea" Segurtasun Indarrek egingo dutela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea