Politika -

Bake Konferentzia

ETAko biktimak txosten bat ematera joan dira Konferentziara

Joan den azaroan terroristen biktimen ia elkarte guztiek idatzi zuten dekalogo bat irakurri dute eta nazioarteko ordezkariei entregatzeko txosten bat eman diete antolatzaileei.

ETAk hildako pertsonen senitartekoak. Foto: EFE
ETAk hildako pertsonen senitartekoak. Foto: EFE
ETAk hildako pertsonen senitartekoak. Foto: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAk hildako pertsonen senitartekoen talde bat Konferentziara joan da nazioarteko politikoei talde terroristak egindako hilketen inguruan informazioa emateko.

Besteak beste, Ruben Mugica, Fernando Mugica politikari sozialistaren semea; Consuelo Ordóñez, Gregorio Ordóñez PPko buruzagiaren ahizpa; Pilar Ruiz, Joseba Pagazaurtunduaren ama eta Jorge Mota, hil zuten kartzelako funtzionario baten anaia.

Joan den azaroan terroristen biktimen ia elkarte guztiek idatzi zuten dekalogo bat irakurri dute kazetarien aurrean. Bertan ETAren amaierarako egon beharreko oinarriak zehazten dira.

Dokumentu hori, ETAk hil dituen biktimen istorioak kontatzen dituen "Vidas Rotas" libururarekin batera, konferentziako antolatzaileei banatu diete nazioarteko ordezakariei eman diezaioten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea