Politika -

Donostiako Bake Konferentzia

Urkulluk "PEACE plan bat" aldarrikatu dio nazioarteko elkarteari

EAJren presidentearen ustez, indarkeriaren amaierak ezin du "aurrekoa ahaztea ekarri".

Urkullu Aieteko jauregira sartzen. EITB
Urkullu Aieteko jauregira sartzen. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkulluk nazioarteko elkartearen inplikazioa eskatu du “Euskadirentzat PEACE egitasmo bat” osatu eta “baketzea eta adiskidetzea errotzeko”. Euskal Gatazkaren Konponbiderako Nazioarteko Konferentziaren osoko bilkuran luzatu du eskaera hori Urkulluk, bere alderdiko prentsa zerbitzuek kazetarioi jakinarazi diotenez.

Bere esanetan, “gogoratzeko unea da, eta era berean ere bada adiskidetzeko unea”. Gaineratu duenez, “bakea ez da beti elkartasunaren parekoa”, baina elkartasunera iristeko “beharrezko dugu aldi berria irekiko duen bake iraunkorra”.

EAJ-ren presidenteak ETAri dei zuzena egin dio “albait arinen erabaki eta adierazi dezan bere behin betiko desagerpena”. Aldi berean, “bakea bakearen truke” defendatu du, nahiz eta bere ustetan “jakin badakigun bakeak prezio bat edo prezio batzuk izan ditzakeela”.

“Kontrako interesak sortarazten ditu. Gure begirada ez dago orain bortxakeriaren amaierak ekarriko dituen emaitzetan edo koste partikularretan”, gaineratu du.

“Aurrean dugunari begiratzeko garaia heldu dela” uste du buruzagi jeltzaleak, “biktimak eta eragindako sufrimenduari eta mina gogoan izanik”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea