Politika -

Donostiako Bake Konferentzia

Bake Konferentzia hasi baino lehenagoko erreakzioak

Espainiako Gobernuak eta hainbat alderdik hizpide hartu dute Konferentzia, hasi baino ordu batzuk lehenago.

Kofi Annan, Bakearen Etxean. eitb.com
Kofi Annan, Bakearen Etxean. eitb.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernua

Ramon Jauregui Presidentetzako ministroaren hitzetan, astelehen honetan Donostian izandako den Nazioarteko Bake Konferentzian ETA "tapaki bat bilatzen ari da bere amaiera justifikatzeko".

Francisco Caamaño Justizia ministroaren aburuz, Donostiako Bake Konferentzia bezalako "eszenatokiek ETAren amaiera lortzen lagunduko dute". Hala ere, Caamañok ohartarazi duenez, "Gobernuak ez du etsiko eta legea aplikatzen jarraituko du".

Eusko Jaurlaritza

Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak baieztatu duenez, "Konferentzian biktimen ahotsa entzun beharko litzateke". Honen esanetan, "zentzu batean, PSE Konferentzian izango da Euskadin benetan gertatutakoa azaltzeko".

"Hemen erahilda izan den jendea eta baita gizarte osoari proiektu totalitario bat inposatzen saiatu diren hiltzaileak egon dira", azaldu du Aresek Radio Popularrean izandako elkarrizketa batean.

EAJ

Andoni Ortuzar Bizkaiko EAJko presidenteak adierazi duenez, "EAJ itxaronpentsu eta konprometitua joango da Bake Konferentziara". Ortuzarrek ohartarazi duenez, "ematen ari diren urratsak ikusita, euskal gizarteak ez du ulertuko ETAk bere agurra eman gabe jarraitzea".

Bilbon eskainitako prentsaurrekoan jeltzaleak azaldu duenez, "Euskadin sentsibilitate politiko desberdinetatik, ezker abertzaletik bereziki, eman diren pausoak kontuan hartuta, ETAri denbora agortzen ari zaio eta ekintza terrorista bertan behera utzi beste biderik ez du".

PSE

Carlos Totorika Ermuko (Bizkaia) alkateak azaldu duenez, Donostian izango den Bake Konferentzia ez da "gehien gustatzen zaigun eszenatokia baina bertan izango gara, euskal sozialisten jarrerak, guztion askatasuna eta ETAren amaiera defendatzeko asmoz".

Totorikak azpimarratu duenez, "euskal gizarteak eskatzen duen guztion arteko akordio batetik abiatuta ETAren amaiera lortzea" izango da PSEko proposamena. "ETA gaitz bat da eta Europan ematen ari den eszenatoki bakarra", gaineratu du.

PP

Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentea kezkatuta agertu da, Konferentziaren ondorioa "50 urtez hilketak eginez lortu ez zutena hiltzen uzteagatik eman behar zailea" izan litekeelako.

Bestalde, Iñaki Oyarzabal idazkari nagusiak salatu du Konferentzia "hankamotz" sortu dela, ez dituztelako gonbidatu terrorismoaren biktimak.

Calparsoro

Juan Calparsoro Euskal Herriko fiskal nagusiak adierazi duenez, litekeena da Donostiako Bake Konferentziak ETAren amaieran laguntzea. Hala ere, Calparsorok ohartarazi duenez, "espero dut terrorismoa zuritzeko balizko saiakeraren aurrean, nazioarteko partehartzaileek engainua ez artesa".

Honen esanetan, "Donostiako Bake Konferentziak ETAren desegitean laguntzea espero dut eta hala ematen du. Laguntzen badu, ongi etorrria izan dezala; bestela, ez da zer egiterik". "Terrorismoa delitu oso larria da eta esistitzeari talde terroristak uko egitea espero dugu", gaineratu du.

AVT

Angeles Pedraza Terrorismoaren Biktimen Elkarteko (AVT) presidenteak "lotsagarritzat" jo du "gerrarik ez dagoen herrialde demokratiko batean" bake konferentzia antolatzea.

Europa Press agentziari egindako adierazpenetan, Pedrazak ohartarazi du konferentzia egitea Jose Luis Rodriguez Zapateroren "ibilbide orriaren parte" dela, eta horretan, "berriz ere", biktimak "umiliatu" egingo dituztela.

Covite

Covite Euskal Herriko Terrorismoaren Biktimen Elkarteak PSEk Donostiako Bake Konferentziara joateko asmoa gaitzetsi du. Honen esanetan, "ETAk zigorgabetasunik gabeko egoera bat sortu nahi du eta PSEk hura bermatu du".

"Ez dugu merezi gure urkatzailearekin parekatzen saiatzea", azpimarratu du elkarte honek. Halaber, Covitek "gure demokraziaren izpirituaren kontrakoa den ideologia bati arnasa eman nahi" izana egotzi dio PSEri.

Ezker abertzalea

Ezker abertzaleak iragarri du agerraldi berezia egingo duela bihar Donostian, "egoera politiko berria" baloratzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea