Politika -

Bake konferentzia

Pons:'Annanek eta Adamsek tutik ere ez dakite ETArekin dugun gatazkaz'

Bestalde, Alderdi Popularreko Komunikazio idazkariordeak, Esteban Gonzalez Ponsek, Amaiurren zerrendak atzera botatzeko eskatu du.

Esteban Gonzalez Pons. Argazkia: EFE
Esteban Gonzalez Pons. Argazkia: EFE
Esteban Gonzalez Pons. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

NBEko idazkari nagusi ohiak, Kofi Annanek, eta Sin Feineko liderrak, Gerry Adamesek, "tutik ere ez dakite Euskadin bizi izan den gatazkaren inguruan", esan du Alderdi Popularreko Komunikazio idazkariordeak, Esteban Gonzalez Ponsek.

Horren ustez, bakearen konferentziak bi alde gerran daudenean gertatzen dira eta Espainian "ez da bakerik falta izan, askatasuna baizik, terroristek hil egin dutelako eta espainiarrok gainerako europarrek baino askatasun gutxiago izan dugulako"."Ustezko" bakearen konferentzia batera datozen "atzerritarrek", "Irlandan edo Hegoafrikan daudela pentsatzen badute, tutik ere ez dakite zein herrialdetara datozen ezta zer-nolako gatazka bizi izan dugun ere", adierazi du. "Hemen ez dira aurrez aurre bi alde egon; batek terroristak jarri ditu eta besteak biktimak, besterik ez", gaineratu du Ponsek.

Horregatik, "bakea hitzarekin jendea ez zoratzea" eskatu du, "askatasunaz hitz egiten has daitezela eta ezer baino lehen, ETAri errenditzeko eska diezaiotela, terrorismoa uzteko eta barkamena eskatzeko", adierazi du.

Bestalde, Amaiurren zerrendak atzera botatzeko eskatu du Ponsek, "Bilduren berdinak direlako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea