Politika -

Astelehenean, Donostian

Blancok PSE Bake Konferentziara joatearen erabakia errespetatu du

Gainera, bakerako "benetan garrantzitsua" dena ETAk armak uztea dela nabarmendu du Sustapen ministroak.

Jose Blanco Sustapen ministroa eta Gobernuko bozeramailea. Argazkia: EFE
Jose Blanco Sustapen ministroa eta Gobernuko bozeramailea. Argazkia: EFE
Jose Blanco Sustapen ministroa eta Gobernuko bozeramailea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Blanco Sustapen ministro eta Gobernuko bozeramaileak adierazi duenez, Gobernuak PSE Nazioarteko Bake Koferentziara joatearen erabakia errespetatu du, baina bakerako "benetan garrantzitsua" dena ETAk armak uztea dela nabarmendu du.

Ministro Kontseiluaren ostean emandako prentsaurrekoan Blancok azaldu duenez, Gobernuak euskal sozialisten erabakia baloratu ez arren, errespetatu egin du.

Haren hitzetan, bakerako "benetan garrantzitsua" dena ETAk armak uztea da, eta betiko desagertzea.

Era berean, Gobernuak eta indar demokratikoen taldeek terrorismoaren aurka ildo jarrai bat egin dutela azaldu du, eta hori izango dela Gobernuaren laneko bidea gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea