Politika -

Nazioarteko Bake Konferentzia

Konferentzian ETAri 'amaitu egin behar' dela esatea nahi du EAJk

Halaber, Iñigo Urkullu jeltzaleen buruak ETAren amaiera hurrengo Gobernuak kudeatu beharko duela adierazi du.

Iñigo Urkullu, EAJren EBBko presidentea. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu, EAJren EBBko presidentea. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu, EAJren EBBko presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidentearen ustez, datorren astelehenean Donostian egingo den Nazioarteko Bake Konferentzian "guztion artean" ETAri "honek behingoz amaitu" behar duela esan behar zaio.

Iñigo Urkulluk COPE irrati katean egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, nahiz eta foro horretan Espainiako Gobernuko eta Jaurlaritzako ordezkaririk ez egon, "atzerriko ordezkariak egoteak, horien artean batzuk Europar Batasuneko lurralde batzuetako gobernuetan ardura izandakoak, hainbat pertsonak inongo arazorik gabe bertan parte hartzeko aukera izan dezaten egindako esfortzu diplomatikoa islatzen du".

Bere ustez, "ona izango litzateke lehendakaria, Legebiltzarreko Politika Orokorreko bilkuran Bakerako Plana aurkeztu zuena", edota Jaurlaritzako ordezkariren bat Konferentziara joatea.

"Hala ere, hori euren erabakia da; nik uste dut Nazioarteko Konferentzian itxaropenerako tartea dagoela, hainbat pertsonaren konpromisoa ikusita", adierazi du Urkulluk.

Datorren asteko konferentzia horretan ETAren aurrean "han dauden guztiek, honek behingoz bukatu behar duela esan behar da", adierazi du.

Jeltzaleen buruak, bestalde, ETAren amaiera hurrengo Gobernuak kudeatuko duela adierazi du: presoen gaia, damua, adiskidetzea eta konkordia besteak beste. Hori "azken fasea" dela erantsi du. "Mundu honek behin betiko pauso bat" eman dezala eskatu du Urkulluk, "terrorismoaren biktimei" errespetua erakusteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea