Politika -

Donostian izango da

PSE ez da joango Nazioarteko Bake Konferentziara

Nolanahi ere, Jesus Eguiguren haren izenean joatea onartuko dute.

Iñaki Arriola Gipuzkoako PSEko idazkari nagusia. EFE
Iñaki Arriola Gipuzkoako PSEko idazkari nagusia. EFE
Iñaki Arriola Gipuzkoako PSEko idazkari nagusia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSE-EE ez da joango euskal gatazkari buruz astelehenean Donostian egitekoa den Nazioarteko Bake Konferentziara, Iñaki Arriola Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusiak iragarri duenez.

RNE irrati-katean egindako elkarrizketan, Arriolak esan du PSE ez dela ofizialki izango bertan, baina ez dutela garaziko norbait haren izenean joatea, Jesus Eguiguren PSE-EEko presidentea, kasu.

"Ez daukar ezer konferentzien aurka, hainbat pertsonak eta erakundek beste bake-prozesu batzuetan izandako esperientziak partekatzearen aurka, baina funtsezkoena ETAk behin-betiko aurrerapausoa ematea eta herrialde hau bakean uztea da", adierazi du.

Jesus Eguiguren Konferentzian izango dela eta, Arriolak esan du haren izenean joaten bada, berak ez duela ezer esaterik.

Horren harira, haren izenean joaten bada, alderdia ez duela zertan informatu azaldu du.

Oraingoz, Espainiako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak eta PPk ere iragarri dute ez direla Konferentzian izango.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea