Politika -
Bake Konferentzia
Jaurlaritzak ukatu egin du Konferentziara gonbidatu izana
Gainera, "bere alderdiaren beldurrak" gainontzekoei pasatu nahi izana egotzi dio Ortuzarri.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak lehendakariak konferentzian parte hartzearen inguruko gaian "bazterrak nahasteari uztea" eskatu dio EAJren BBBko presidenteari, Andoni Ortuzarri. Horrez gain, "bere alderdiaren beldurrak" gainontzekoei pasatzeko estrategia bat martxan jartzea egotzi dio.
Ortuzarrek esan duenaren arabera, "Lopezek Ameriketako Estatu Batuetara egingo duen bidai ofiziala (New Yorken enpresa-jardunaldi baten buru izango da lehendakaria astelehenean) baztertu beharko luke, bakea delako itxaron ezin duena. Euskadik ezin du denbora gehiago galdu bakea lortzeko, batez ere orain, atzamarrekin ukitzen ari garela". Konferentziara gonbidatu dutela ziurtatzen duen informazioa duela ere esan du.
Jaurlaritzaren arabera, Euskadi sustatzeko ehunka enpresa eta agente euskaldunekin egingo duen bidai ofiziala bertan behera uztea proposatzea "ateraldi bat" da.
Azkenik, ezker abertzaleari kanpaina egitea aurpegira emateagatik eta "interesa dutenean eta egun bezala ondo iruditzen zaienean gauza bera egiteagatik "inkoherentzia" dutela esan diete abertzaleei.