Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Ortuzarrek kritikatu egin du lehendakaria ez joatea Konferentziara

EAJren BBBko presidenteak esan du Bake Konferentziaren antolatzaileak "Lehendakaritzarekin harremanetan jarri ziren", eta lehendakariari "zeregin bat izatea" eskaini diote.

Andoni Ortuzar EAJren BBBko presidentea. Argazkia: EiTB
Andoni Ortuzar EAJren BBBko presidentea. Argazkia: EiTB
Andoni Ortuzar EAJren BBBko presidentea. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJren BBBko presidenteak, Andoni Ortuzarrek, esan duenez, astelehenean egingo den Bake Konferentziak "ezin du ETA ez hotz ez bero utzi", eta azpimarratu duen arabera, ekitaldia amaitu ostean, "adi eta zorrotz" egongo dira ETAk "desegitearen alde" egin dezan. Gainera, "prozesu honetan baldintza politikorik ez dagoela onartu du jende guztiak", adierazi du,

Horrez gain, nazioarteko buruzagiekin egingo den ekitaldi bat egingo denean lehendakariak AEBetara egingo duen bidaia ez atzeratzea "etsigarria" dela esan du; "bakeak ezin du itxaron".

"Euskadik ezin du denbora gehiago galdu bakea lortzeko, eta, batez ere orain, atzamarrekin ikutzen ari garela eta hau aukera ona eta behin betikoa dela uste dugu guztiok", gaineratu du.

Halere, azpimarratu duenez, zaila da sinesteko lehendakaria Konferentziara gonbidatu ez dutela; antolatzaileak "Lehendakaritzarekin hitz egin dute" eta Patxi Lopezek Konferentzian "paper bat" izatea eskaini dute.

Andoni Ortuzarrek gogorarazi duenez, EAJ "oso kritikoa" izan da bakearen gaiaren inguruan Patxi Lopezek duen jarrerarekin, eta esan duenez, Eusko Legebiltzarrean, irailaren 29an egin zen osoko bilkuran "eguneratzeko, trenera igotzeko, saiakera bat zegoela zirudien, baina izan duen lehenengo aukeran, geltokian gelditu da berriro".

ETA eta euskal gatazka

Ortuzarrek adierazi duenaren arabera, "ETA euskal gatazkari aurre egiteko oztopo nagusia izan da, eta ETA ez du euskal gatazka ordezkatzen, baizik eta herrialde honentzako frankismoaren herentzia pozoitzailea ordezkatzen du".

Horregaitik, uste duenez, prozesu honekin "iraganari, arrastro horri, amaiera eman behar zaio", eta horrek aukera bat emango die alderdi guztiei: "euskal herritarrei bakoitzak herrialde hau eta nazio hau zer izan behar duenaren inguruan pentsatzen duena esatea".

"Konferentzia honek Euskadin aurrera eramaten ari den prozesuari nazioarteko segizioa ematea du helburu; gainera, beste prozesuen (ondo amaitutakoak) erabakian parte hartu duten pertsonak izango dira", azpimarratu du.

EAJko buruak esan duenaren arabera, "nazioarteko segizio horrek esperientzia, segurtasuna emango dio jarraitu beharreko metodoari, eta ETA argi foku handi batean kokantzen du. ETA zerbait esaten atera beharko da, eta zerbait zorrotza".

Horrela, EAJ "behin betiko komunikatu baten zain dago", baina ez daki momentu honetan egingo duten edo ez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea