Politika -
Bideokonferentzia
Carme Chaconek ehiza-hegazkinak Libiatik aterako dituztela iragarri du
Defentsa ministroaren arabera, "Trantsiziorako Batzorde Nazionalak kontrolpean du Libiaren zati handi bat".
Erredakzioa
Defentsa ministroak, Carme Chaconek, Libiako herriaren laguntzarako nazioarteko misioan parte hartzen duten Espainiako tropei iragarri dienez, Espainiako Aireko Armadak dituen lau F-18 ehiza-hegazkinak Libiatik aterako dituzte larunbat honetan.
"Zuen lanari esker Trantsizioreko Batzorde Nazionalak Libiako zati handi bat kontrolpean du, eta horri esker, egun arte itxita zeuden hainbat aireportu ireki dituzte eta gero eta hegaldi zibil gehiago daude", esan du Chaconek.
Egun Nazionala dela eta, ministroak kanpoan dagoen talde espainiarrarekin egin duen bideoconferentzia batean adierazi duenez, "horrek bultzatu du Espainiaren erabakia, eta beste herrialde aliatuek ere berdina egingo dute; operazioan dituzten F-18 ehiza-hegazkinak bertatik atera".