Politika -

Gaur aurkeztuko dute

Donostiak Nazioarteko Bake Konferentzia bat hartuko du astelehenean

Konferentzia Lokarrik eta Brian Currinen Nazioarteko Harreman Taldeak sustatuko dute. Besteak beste, Tony Blairren kolaboratzaile ohi batek hartuko du parte.

Brian Currin (erdian), otsailaren 15ean, Nazioarteko Harreman Taldearen aurkezpenean. EFE
Brian Currin (erdian), otsailaren 15ean, Nazioarteko Harreman Taldearen aurkezpenean. EFE
Brian Currin (erdian), otsailaren 15ean, Nazioarteko Harreman Taldearen aurkezpenean. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lokarri Akordioaren eta Kontsultaren Aldeko Herritarren Sareak, Brian Currinen abokatu hegoafrikarraren Nazioarteko Harreman Taldeak (GIC) eta nazioarteko beste lau fundaziok Nazioarteko Bake Konferentzia bat antolatu dute astelehenerako, urriak 17, Donostia-ko Bakearen Etxean. Helburua euskal gatazkari konponbide bat ematea da.

Berghof Foundation, Conciliation Resources, The Desmond and Leah Tutu Legacy Foundation eta NOREF nazioarteko fundazioek konferentziarekin bat egingo dute. Erakunde horiek guztiek gatazken konponbidean eskarmentua dute.

Deialdiaren berri astearte honetan emango dute Donostian, prentsaurrekoan. Pierre Hazan Nazioarteko Harreman Taldeko kideak eta Jonathan Powellek, Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministro ohiaren kabineteko buruzagi ohiak hitz hartuko dute, bakoitzak egindako ekarpenak eta konferentziaren helburuak azaltzeko.

Lokarrik jakitera eman duenez, agerraldian Euskal Herriko pertsona ospetsuek parte hartuko dute konferentzia babesteko.

Fundazioen ibilbidea

Gatazkak Konpontzeko Berghof Fundazioak (Alemania) 35 urte baino gehiago daramatza baliabide filantropikoak bake ikasketetara bideratzen. Fundazio pribatu familiarra da, eta gatazken konponbideetako innobazioan bikaintasuna lortzea dute helburu.

Conciliation Resources (Erresuma Batua) erakunde independentea da, eta nazioarteko mailan lan egiten du, "gatazka bortitzak prebenitzeko, justizia sustatzeko eta gerrek suntsitutako gizarteetan bake iraunkorra eraikitzeko".

Desmond and Leah Tutu Legacy Foundation jaioberriak Desmond eta Leah Tuturen jabego intelektuala salbatzea du helburu. "Desmond eta Leah Tutu" izena duten erakunde, beka eta programa guztien plataforma da, eta biek bakearen alde egindako lana zabaltzen lagunduko du.

Norwegian Peacebuilding Resource Centre/Norsk Ressurssenter for Fredsbygging (NOREF) baliabide zentroa da, ezagutzak eta esperientziak bildu eta bake politikak indartzeko. Norvegian bakea lortzeko zentro giltzarritzat jo zuen herrialde hartako Gobernuak 2008ko ekainean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea