Politika -

Kartzela-politika

Etxeratek Ibon Iparragirre presoa 'berehala' askatzea eskatu du

HIESa du eta bere osasunak "okerrera" egin du. Patxi Lopez lehendakariari "ezer ez" egin izana leporatu diote eta presoen eskubideen alde "ausardiaz" jokatzea eskatu.

Etxeraten ordezkariak, gaurko prentsaurrekoan. Argazkia: EITB
Etxeraten ordezkariak, gaurko prentsaurrekoan.
Etxeraten ordezkariak, gaurko prentsaurrekoan. Argazkia: EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxeratek egungo kartzela-politika amaitzea eta Ibon Iparragirre presoa, HIESa duena, eta gainerako preso gaixo guztiak kartzelatik "berehala" ateratzea eskatu dute.

Bilbon emandako prentsaurreko batean, Etxeratek kartzela politika "kriminala" eta ondorio "latz" guztiak salatu ditu. "Politika horrek soilik sufrimendua eta eskubideen urraketa etengabea eragiten du", euskal presoen senideen elkarteak azaldu duenez.

Ibon Iparragirre presoaren egoera berezia eta "jasanezina" salatu dute, Basauriko kartzelan preso baitago HIESak jota eta bere osasun egoerak "okerrera" egin omen du. Aste honetan ezin izan omen du Gernikako Epaitegira joan "tortura salaketa batean deklaratzera". Egoera horren aurrean, Iparragirre "berehala askatzea" eskatu dute. Hala ere, gaixo dauden preso guztiak askatzea exijitu dute, 688tik % 25 gaixo baitaude.

Bestalde, lehendakariak kartzela-politikaren inguruan proposatu zituen aldaketak izan dituzte hizpide. Etxeraten arabera, Patxi Lopezek orain arte "ez du ezer ere egin" presoen oinarrizko eskubideen alorrean, hori dela eta, "ausardiaz" jokatzea eta "pausoak ematea" eskatu diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea