Politika -

Erreakzio politikoak

EAk Literatura sariaren dirua Sarrionandiari emateko eskatu du

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak ETAko kide bat saritzea tamalgarritzat hartu du PPk, eta UpyDk idazlearen saria baliogabetzeko eskatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PP, UPyD eta EA alderdiek azalpenak eskatu dizkiote Paxi Lopez lehendakariari, euskarazko saiakera Literatura saria eman ostean. Eusko Jaurlaritzak ETAko kide bat saritzea "tamalgarritzat" jo du PPk eta UpyDk idazlearen saria baliogabetzeko eskatu du, EAk, aldiz, "euren aurreiritzi politikoak" uzteko eskatu die eta Joseba Sarrionandiari euskarazko saiakera Literatura sariari dagokion diru-kopurua emateko eskatu du.

EAk Sarrionandiari emateko eskatu du Literatura Sariaren dirua

Juanjo Agirrezabala EAko legebiltzarkideak Eusko Jaurlaritzari "aurreiritzi politikoak" alde batera uzteko eta Joseba Sarrionandiari (ETAren kide izatea leporatuta kartzelan sartu zutena eta 1985ean bertatik ihes egin zuena) euskarazko saiakera Literatura sariari dagokion diru-kopurua emateko eskatu dio.

Ordainketa ekonomikoari dagokionez, Sarrionandiari sariaren 18.000 euroak atxikitzeko Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakia kritikatu du Agirrezabalak.

EAko legebiltzarkideak Eusko Jaurlaritzari "aurreiritzi politikoak" izatea leporatu dio, literatura sariak nork jaso ditzakeen esateko garaian, horregatik, Blanca Urgell Kultura sailburuari Legebiltzarrean agertzeko eskatu dio, eta, kasu honetan, Gobernuak zergatik politika eta literatura nahasten dituen azaltzeko. PPk "lotsagarritzat" jo du Eusko Jaurlaritzak ETAko kide bat saritzea

PPk Eusko Jaurlaritzak ETAko kide bat saritzea lotsagarria dela uste du, Legea eta biktimen memoriari errespetua emateko konpromisoa hartu zuenean.

Carlos Urquijo legebiltzarkideak Patxi Lopez lehendakariari galdera bat egin dio Joseba Sarrionandia idazleari eta ETAko presoari, 1985ean kartzelarik ihes egin zuenari, euskarazko saiakera Literatura saria emateari buruz.

UPyDk Sarrionandiaren saria baliogabetzeko eskatu dio Jaurlaritzari

Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkidek Joseba Sarrionandia idazleari emandako saria baliogabetzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari eta Patxi Lopez lehendakariari gertatutakoa azaltzeko eskatu dio osoko bilkuran.

Meneiroren ustez, euskarazko saiakeraren Literatura Saria Sarrionandiari ematea "lotsagarria" da, eta "akats politiko larria, terrorismoaren biktimak iraintzen dituena".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea