Politika -
ETA-REN KOMUNIKATUA
Bakearen bidean aurrerapauso bat da Ezker Batuarentzat
EBko koordinatzaile orokorraren, Mikel Aranaren, esanetan, "armak behin betiko uztea ezin da ezker abertzalearen legalizazioarekin edo kartzela politikaren aldaketarekin baldintzatuta.
Erredakzioa
EBko koordinatzaile orokorrak, Mikel Aranak, ETAk Nazioarteko Egiaztatze Batzordea onartzen duen iragarpena "bakearen bidean aurrerapauso bat" dela esan du ohar baten bidez, baina ETAri desagerpena eta "gehiago luzatu gabe" armak uzteko eskatu dio.
ETAren komunikatua "bakearen prozesuan aurrerapausoa" da Aranaren iritzian, baina "armak behin betiko uztea ezin da ezker abertzalearen legalizazioarekin edo kartzela politikaren aldaketarekin baldintzatuta egon", adierazi du Mikel Aranak.
Hala ere, ETAren desagerpena "gertuago dagoela" esan du, baina "euskal gizarteak armak uzten dituztela dioen iragarpena" espero duela gaineratu du.