Politika -
ETAREN KOMUNIKATUA
UpyD: 'Batzordeak bazterrak nahasi besterik ez ditu egiten'
Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen desegitea eskatu du Gorka Maneiro, UPyDko bozeramaileak.
Erredakzioa
UPyD taldeko bozeramaile eta legebiltzarkideak, Gorka Maneirok, Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen desegitea eskatu du "bazterrak nahasi besterik ez ditu egiten, negoziazioaren ideia indartzen du eta terroristen propaganda egiten du", esan du.
Ohar batean, ETAren komunikatua jakinarazi ostean, Maneirok "inork deitu ez diela" esan du Batzordeari aipamena eginez."Desegin egin behar du, eta demokratak lortuko dugu helburua: ETAren amaiera, indarkeriaren amaiera irabazle eta galtzaileekin. Su-etenak ez du balio, terroristen estrategia delako denboran zehar irauteko eta demokraziari xantaia egiteko", adierazi du Maneirok.
"Ez gaitzatela arreta galarazi ezta entretenitu ere, ETAren amaiera poliziaren lanarekin iritsiko da, Guardia Zibilarenarekin, Justiziarenarekin eta zuzenbideko estatua defendatzeko nazioarteko laguntzarekin", esan du UpyDko bozeramaileak.