Politika -
ETAren komunikatua
EA: 'Urrats erabakiorra da, eta Estatua esku-hartzera derrigortzen du'
Espainiako Gobernuari ETArekin elkarrizketa prozesu batean parte hartzeko eskatzen dio, egiaztatzea, desarmea eta presoak hizpide nagusi izanda.
Erredakzioa
ETAren iragarpena "urrats erabakiorra" dela esan du Eusko Alkartasunak. Urrats horrek, EAren iritziz, ETA behin betiko desagertzeko Estatua "esku hartzera" derrigortzen du. Ondorioz, Exekutiboari elkarrizketa batean parte hartzea eskatu dio "egiaztatzea, desarmea eta presoak" hizpide nagusi direla.
ETAren iragarpenaren inguruan egindako lehen balorazioan, eta eduki osoa ezagutu zain, Ikerne Badiola EAko Komunikazio idazkariak esan du ETAren idatzia "aro politiko berrian emandako urrats garrantzitsua da, eta Estatua ETA behin betiko desagertzeko prozesuan esku hartzera behartzen du".
Hori dela eta, Badiolak eskaera bat luzatu dio Espainiako Gobernuari: ETArekin elkarrizketa prozesu batean parte har dezala egiaztatze, desarme eta presoen gaien inguruan.