Politika -
ETAren komunikatua
Lehendakaria: 'Nahi duguna ETA behin betiko desagertzea da'
"Nik ez ditut ETAren komunikatuak komentatzen, espero dugun gauza bakarra behin betiko desagertzea baita", azaldu du.
Erredakzioa
Espero duten komunikatu bakarra behin betiko desgaertzearena dela adierazi du Patxi Lopez lehendakariak, hori baita herritar guztien "nahia". Lehendakariak komentario gehiagorik egitearu uko egin dio ETAri "jokoa ez egiteko".
PSOE.es orrialdearen bidez emandako eztabaida digitalean, Patxi Lopezek ETAren komunikatuaren berri duela esan du, baina oso-osorik ezagutzea falta da. ETAren asmoa, lehendakariaren hitzetan, "nazioarteko egiaztatzaile eta bitartekari guztiei ongietorria ematea da, gauza horiek oso gustukoak dituztelako".
"Nik ez ditut ETAren komunikatuak komentzatzen, egiten dugun gauza bakarra behin betiko desagerpena iragartzen duen komunikatua da", azaldu du.
Honen harian, "edozein herritarren nahia ETA gure bizitzatik desagertzea da". "Gainontzekoa euren jokoan sartzea da eta ez dute hori merezi", argitu du.