Politika -

Ekinen desegitea

Ezker abertzaleak 'aro politikoarekin bat datorren erabakia' goratu du

"Ekinek urte guzti hauetan Euskal Herriaren eraikuntza nazionalean egindako lana eta ekarpena" nabarmendu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker abertzaleak "txalotu" egin du Ekinen desegitearen iragarpena eta erabaki hori "aro politikoarekin bat egiten" duela adierazi du.

Komunikatu batean, erakunde abertzaleak "hartutako konpromisoa" ontzat hartu du, baita "abian dagoen prozesu politikoan parte hartzeko militantziari egindako deia".

Horrez gain, KASen ondorengo taldeak hartutako erabakiarekiko "errespetua" agertu nahi izan du. "Euskal Herrian martxan dagoen aro politikoa kontuan izanda, erabaki koherentea dela deritzogu", adierazi dute.

Azkenik, "ekineko pertsonek urte guzti hauetan Euskal Herriaren eraikuntza nazionalean egindako lana eta ekarpena" nabarmendu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea