Politika -
Ekinen desegitea
Camacho: ETA 'bere amaiera onartzen hasi da, desegitea geldiezina da'
Barne ministroak hainbat poliziaren aurrean hitz egin du. Bere hitzetan, "terrorismoaren aurkako borrokak elkarbizitzaren alde beste edozerk baino gehiago egin du".
Erredakzioa
Antonio Camacho Barne ministroaren hitzetan, ETA "desegite prozesu geldiezin batean" murgilduta dago, eta dagoeneko "herri honen bizimodua baldintzatzea amaitu egin dela onartzen hasi da".
"Desegite prozesu geldieziean sartuta dagoen talde terrorista baten ibilbidearen azken pausuak ikusten ari gara. Dagoeneko indarkeria erabilita herri honen bizimodua baldintzatzeko gai ez dela izango onartzen hasi da", esan du ministroak Madrilen, Poliziaren Egunaren ekitaldi nagusian.
Ministroaren hitzetan, "terrorismoaren aurkako borroka da elkarbizitzari gehien laguntzen diona". Poliziak "ondo daki hori", gaineratu du, asko izan baitira ETAk hildako poliziak. "Sakrifizio horrek bakearen, askatasunaren eta demokraziaren garaipena ekarriko du", azpimarratu du Camachok.