Politika -

Ekinen desegitea

Ezker abertzalearen 'hauteskunde kanpainarekin' bat dator PPrentzat

Bizkaiko Alderdi Popularreko presidenteak, Anton Damboreneak "ekintzak" eskatu ditu.

Anton Damborenea. Argazkia: EITB
Anton Damborenea. Argazkia: EITB
Anton Damborenea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekinen desegitea datozen hauteskundeetarako ezker abertzalearen "kanpainarekin" bat datorrela esan du Alderdi Popularrak, eta "ekintzak" eskatu ditu.

"Batzuk kanpainan dauden bezala eta presoen gaia ateratzen duten bezala, beste batzuk ere kanpainan daude", esan du Bizkaiko Alderdi Popularreko presidenteak, Anton Damboreneak.

Hala ere, ezker abertzalean "inork ez du ETAren atentatu bat bera ere kondenatu", adierazi du. Horregatik, "desegiteko eta armak uzteko" esakatu dio ETAri. "Beste guztia hitzak dira, guk ekintzak nahi ditugu", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea