Politika -
Ekinen desegitea
Garitanok Ekinen erabakia 'ontzat' jo du 'aro berrian kokatzeagatik'
Aro berri batean kokatzeko hausnarketa "positiboa" dela esan du Gipuzkoako ahaldun nagusiak, Martin Garitanok.
Erredakzioa
Gipuzkoako ahaldun nagusiak, Martin Garitanok (Bildu) "garai politiko berrian kokatzeko", "ontzat jo" du Ekinen erabakia.
"Aspalditik esaten du Bilduk aro aldaketan gaudela, aro politiko berri batean, eta agente guztiek egoera berri honetara moldatu behar dute", esan du Garitanok.
"Positiboa da Ekinek egin duen bezala, jende orok hausnarketa bat egitea, aro berrian kokatzeko hausnarketa", gaineratu du.
Garitanok "ontzat" jo du Ekinen iragarpena, "orain dela asko barne gogoeta hasi zutela dirudien erabakia", esan du Garitanok.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea